BIDEOA. III. Euskal Kosta Kroserako izen ematea oraindik zabalik dago

Baleike

III. Euskal Kosta Krosa jokatuko da irailaren 28an. Maratoi erdiak Getarian izango du hasiera eta bukaera, Zumaiatik eta Zarauztik igaro ondoren. Patinatzaileen proba, berriz, Zarautzen hasi eta bukatuko da. Patinatzaileek aurten 18,5 kilometro egingo dituzte, iaz baino 2,5 kilometro gehiago. 

Parte hartu nahi duten korrikalariek eta patinatzaileek zabalik dute izena emateko aukera Kronoak.com webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide