Euskadiko triatloi txapelketa irabazi du Helene Alberdik

Baleike 2019ko irailaren 9a

Sestaoko VI. triatloia jokatu zen atzo Bizkaiko hiri honetan. Distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa ere izan da, eta Helene Alberdi zumaiarrak bere nagusitasuna erakutsi du emakumezkoen maila absolutoan. 

Parte-hartzaileek 1.500 metro egin behar izan zituzten igerian, 40 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroak korrika. Ohi bezala, Helene lehen postuan atera zen igeriketako probatik. Nahiz eta txirrindularitzakoan abantaila zertxobai txikitu zioten, korrikakoan berriro handitu zuen, eta bost minutuko aldearekin irabazi zuen txapelketa.

2:17:20 denbora egin zuen Yepa! Triatloi klubeko kideak. Bigarren Andrea Mediero (Sestao Triatloi Taldea) sailkatu zen 2:22:30 denborarekin, eta hirugarren Mostoleseko Sandra Martinez, 2:25:00 denborarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide