Iñaki Larrañaga izango da Telmo Deuneko entrenatzaile berria

Baleike 2019ko irailaren 12a

Iñaki Larrañaga Zumaiako arraunlari ohia izango da gizonezkoen Telmo Deuneko entrenatzaile berria. Azken bi urteotan ardura hori izan duen Xabier Zulaikaren lekukoa hartuko du. 

Iñaki Larrañagak 38 urte ditu eta Telmo Deuneko arraunlaria izan zen Luis Mari Olasagastiren azken urteotan. Patxi Francesen garaian ere Zumaiarekin aritu zen arraunean. Ion Larrañaga arituko da bigarren entrenatzaile lanetan. 

Xabier Zulaikaren lekukoa hartuko du Iñaki Larrañagak. Zulaika izan da Telmo Deuneko entrenatzailea azken bi urteotan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide