Gaur Bermeon izango dute estropada, 18:00etan hasita, eta bihar Portugaleten 11:40etan. Hiru ontzi arituko dira postu bakarraren bila: aurtengo Euskotren ligan laugarren geratu den Hondarribia, eta ETE ligako lehen biak, Errenteriako Hibaika eta Zumaia. Bi jardunaldietako postuek erabakiko dute zein traineru arituko den datorren urtean lehen mailan.
Estropada hauen inguruan idatzi du Aitor Manterolak Berrian. Hemen irakurri daiteke.