Hirugarren egin du Zumaiak lehenengo 'play off'-ean

Baleike

Euskotren ligan duen postua sendo defendatu du gaur Hondarribiako traineruak. Erlojuaren aurkako proban, 13 segundoko aldea atera dio Zumaiako traineruari.

Hibaika eta Hondarribiarekin neurtu ditu indarrak Zumaiako traineruak gaurkoan, Euskotren ligarako igoera jokoan zutela, Bermeon. Erlojuaren aurkako proban, 11:21,29ko denbora egin dute zumaiarrek, Hondarribiak baino ia 13 segundo gehiago (11:07,85). Dena ez dago erabakita, baina oso zaila izango dute Telmo Deuneko neskek bihar Portugaleten egoerari buelta ematea. Hibaikak bost segundoko aldea atera dio Zumaiari, 11:16,51ko denbora eginda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide