Portugaleteko 'play off'-arekin gustura geratu dira zumaiarrak, baina gaur ere ezin izan dute Hondarribiaren eta Hibaikaren denbora hobetu. 11:00,18ko denbora egin dute Telmo Deunekoek, Hondarribiak baino 11 segundo gehiago. Hala, Hondarribiak Euskotren ligan zuen postua mantenduko du datorren denboraldian ere, eta Zumaiak ETE ligan lehiatzen jarraituko du.