Xiru gogoan izan du Sastrakasek

Baleike 2019ko irailaren 16a

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak Xiruren omenezko BTT irteera egin zuen atzo. Taldeko kideez gain, beste hainbat kirolzale ere hurbildu ziren.

2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiruren omenezko bizikleta irteera egin zuten atzo goizean Sastrakas taldeko kideek eta bertaratu ziren guztiek.

Goizeko 8:30ean abiatu ziren Lubaki kiroldegi paretik, eta behin irteera bukatuta, hamaiketakoa ere egin zuten. Guztira, 30 lagun inguruk hartu zuten parte. Jarraian dituzue irteerako irudi batzuk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide