Ostegunean bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian

Baleike 2019ko irailaren 17a

Bilera 18:00etan izango da, eta, besteak beste, azaroaren 25eko egitaraua eta Emakumeon* Etxeko proiektua landuko dituzte.

Ikasturte berriarekin batera, hilaren 19an, ostegunean, Berdintasun Foroak lehen hitzordua izango du Alondegian, 18:00etan. Egun horretan landuko dituzten gaien zerrenda ere jakinarazi dute kideek. Hala nola, hauek izango dira jorratuko dituzten gaiak:

  • Azaroaren 25eko egitaraua prestatu

  • Zaintzaren inguruko diagnostikoaren inguruan hausnartu

  • Elkarkidetza lantzeko proposamenak egin

  • Emakumeon* Etxea proiektuaren berri eman

Berdintasun Foroko kideek dei egin diete elkarte eta herritarrei bertan parte hartzera eta gaiaren inguruko ideiak eta proposamenak egitera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide