Hasi dituzte San Joseko adokinak aldatzeko lanak

Baleike 2019ko irailaren 18a

Atzo hasi zituzten San Jose kaleko 3. eta 14. zenbakien arteko adokinak aldatzeko lanak. Lan hauek eragina izango dute San Jose kaleko trafikoan. 

Ubillos jauregia eta Bonifazio Etxegarai arteko zatia itxita egongo da trafikoarentzat larunbatera arte, eta autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide