Neguko barazki exotikoen tailerra egingo dute astelehenean Keretxudin

Baleike 2019ko irailaren 19a

Keretxudiko Baratze Parkea erabiltzen dutenez gain, edozein gerturatu daiteke doako tailerrera. 18:00etatik 19:30etara izango da.

Datorren astelehenean, hilaren 23an, Keretxudiko Baratze Parkean barazki exotikoen doako tailerra eskainiko da 18:00etatik 19:30etara. Edonorentzako egongo da zabalik, eta, gainera, barazkiak oparituko dira.

Tailer honen bidez erakutsi nahi da ohiko barazkiez gain, exotikoak edo bereziak direnak ere landatzeko aukera dagoela. Tailerraz gain, furgobaratza zerbitzua ere izango da. Bertan erabiltzaileek aholkuak eta zalantzak argitu ahalko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide