BIDEOA: Gora San Migel!

Baleike 2019ko urriaren 1a

Beheko Plaza abesbatzako kideek, igandean, Mikel Deunaren egunean, Gora San Migel abestu zuten Artadiko elizan ospatu zen mezaren bukaeran.

Mikel Deunaren festak ospatu ziren asteburuan Artadin, eta igandean, Mikel Deunaren egunean, meza bukaeran Gora San Migel abesteko aukera izan zuten Beheko Plaza abesbatzako kideek. Abesti berezia da honako hau, izan ere, Asentxio Elustondok, Zumaiako parrokoa izan zenak, asmatu zuen bai musika baita letra ere. 

Igandean, Beheko Plaza abesbatzako kideek abestu zuten, Mari Carmen Azpeitia organo jotzaile lanetan zutela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide