Hauteskunde-zerrendak jendaurrean izango dira urriaren 7ra arte

Baleike 2019ko urriaren 2a

Azaroaren 10ean izango dira Gorte Nagusietarako hauteskundeak. Hori dela eta, indarrean dagoen hauteskunde errolda jendaurrean jarriko dute astelehenera arte.

Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen hauteskunde errolda jendaurrean ipiniko dute urriaren 7ra arte, astelehena. Zerrendetan behar bezala sartuta edo kenduta dagoenak erreklamazioa aurkezteko aukera izango du ordura arte, udal bulegoetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide