Pentsionistak manifestazioan atera dira

Baleike 2019ko urriaren 7a

Herriko hainbat kaletan ibili dira duela 20 hilabete hasi zituzten protestei jarraipena emanez.

Jubilatu eta pentsionisten aldarrikapenek bere horretan jarraitu dute, eta, gaur, astelehena, Zumaiako jubilatuen eta pentsionisten talde bat manifestazioan atera dira. Beraien asmoa argia da: "Duela 20 hilabete hasi ginen aldarrikapenak erreibindikatzen jarraitzea", adierazi dute. Pentsio duinen alde elkartzen dira astelehenero.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide