Altsasuko gazteei ezarritako kondena salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Zumaian

Baleike

Espetxean dauden Altsasuko zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Gorenak.

Kondenak jaitsi dizkieten arren oraindik espetxean jarraituko dute Altsasuko zazpi gazte hauek. Hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute Zumaian. Kontzentrazioa 19:00etan egingo da Erribera kalean, magnolio parean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide