Ardantzabideko igogailuaren konponketak luzatu egin dira

Baleike 2019ko urriaren 11

Udalak jakinarazi duenez, matxuraren konponketaren konplexutasunak atzeratu egin dute irekiera.

Aurreikuspenen arabera, urriaren 9rako erabilgarri egon behar zuen Ardantzabideko igogailuak. Aste honetan zehar matxura aztertzen eta konpontzen egon dira langileak, baina konponketaren konplexutasuna dela eta, lanak atzeratu egin dira. Udalak jakinarazi duenez, informazio zehatza jakin bezain azkar, igogailuaren irekiera noiz egingo den esango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide