Itsas ondarea ezagutzera ematea du helburu Beduola elkarteak, eta horren baitan egurrezko ontzi batzuk berreskuratu ditu. Ontzi horietako bat eraman dute aurten Zarautzen egin den Itsasotik herrira jaialdira. Ontzigintzan erabiltzen diren lanabesak ere eraman dituzte Munoa plazan izandako erakusketara.
Egurrezko ontzi bat egiten ere aritu dira plazan bertan, argazki hauetan ikus daitekeen bezala.