Janire Gonzalez Etxabarri eta Kimetz Etxabe, Gipuzkoako txapeldun

Baleike 2019ko urriaren 12a

Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketa jokatu da asteburu honetan Donostian, Zurriola hondartzan. Zumaiako kirolariek lan bikaina egin dute, eta txapelketak irabazi dituzte bi mailatan.

Zurriola hondartzak hartu ditu gaur Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketako probak. Itsasoa lagun, surflarien eta bodyboardlarien maniobrekin gozatzeko aukera izan dute gerturatu direnek. 

Zumaiako kirolariek maila bikaina erakutsi dute, eta bi kategoriatan irabazi dute: Janire Gonzalez Etxabarrik emakumezkoen open mailako txapelketa irabazi du; Kimetz Etxabek, berriz, bodyboardean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide