Gabonak antolatzeko bilera egingo da urriaren 22an

Baleike 2019ko urriaren 14a

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, bilera urriaren 22an egingo da Alondegian, 19:00etan. 

Konturatzerako Gabonak iritsiko dira, eta hori dela eta, Udaleko Kultura Sailak egun berezi horietan egiten diren ekintzak antolatzeko bilera deitu du datorren astearterako.

Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat eta Alondegian egingo da, 19:00etan. Hala ere, bilerara etorri ezin eta proposamenak aurkeztu nahi dutenek aurrez jarri daitezke harremanetan Alondegia kultur etxeko bulegoarekin 943 86 10 56 telefonoan edo kultura@zumaia.eus posta elektronikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide