Donostiako Buskers jaialdian jo du Maria Martinezek

Baleike

Argazkia: JuanKar Martinez

Donostian egin duten II. Buskers jaialdiko terrazetako fasea jokatu da pasa den asteburuan. 20 bikote edo barkalarik hartu dute parte ostegunetik igandera bitartean egindako emanaldietan, eta horien artean izan da Maria Martinez zumaiarra. 

Bi saio eskaini ditu Martinezek asteburuan, ostiralean Intxaurrondon, eta larunbatean Grosen, biak ere Donostiako auzoetan. Lehen fase horretatik bost pasako dira finalera. Epaimahaiak erabakiko du zumaiarra han izango den ala ez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide