Gure Esku Dagok deitu ditu mobilizazioak, eta harekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk, ELAk, ESKk eta LABek. Erreferenduma ez da delitua, Askatasuna lelopean egin dituzte mobilizazioak. Euri tantei aurre eginda, herritar ugari bildu da 20:00etan Erribera kalean, magnolio aurreran. Txilibitoak joaz eta kazolak eta zartaginak astinduaz elkartu dira bost minutu inguruan. Jarraian, manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar.



