Itxas Gainek urteko batzarra egingo du urriaren 21ean

Baleike 2019ko urriaren 15a

Zumaiako Urola Itsas Adar Piragua Kluba (Itxas Gain piraguismo elkartea) elkarteak urteko batzar orokorra egingo du urriaren 21ean, astelehena, 19:00ean, klubak itsas kiroldegian dituen lokaletan.

18 urtetik gorako bazkideei bertara joateko deia luzatzen die klubak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide