Labarrak argiztatu dituzte Kataluniaren alde

Baleike 2019ko urriaren 18a

Zumaiako Gure Eskuk antolatuta, Algorriko labarrak argiztatu ditu gaur iluntzean herritar talde batek.

Kataluniako epaia eta horrek ekarri dituen ondorioak salatzeko asmoz, Zumaiako Gure Esku taldeak Algorriko labarrean ortzemuga argiztatzeko deialdia egin zuen atzo. Dozenaka pertsonak egin dute deialdiarekin bat eta ilera luzea osatu dute San Telmo ermitatik hasi eta Algorriko puntaraino.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide