Euskal Autonomia Erkidegoan ezohikoak diren etxebizitzen fenomenoaren garrantzia ezagutzeko asmoz, erabileraren inguruko inkesta jarri du martxan Eusko Jaurlaritaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak. Okupatu gabeko etxebizitza kopurua kalkulatu eta horien ezaugarriei buruzko informazioa aztertuko dute.
Herritarrei laguntza eskatu diete Eusko Jaurlaritzatik eta Zumaiako Udaletik, helburua arrakastaz lortzeko behar duten informazioa emanez. Inkestaren inguruko informazioa edota aurreko inkestetako emaitzak interneten daude eskura.
Inkestarako gutun ofiziala etxebizitzako atarian jarriko dute, eta posible ez bada, inkestatzaileak eramango du berekin. Gutun horren bidez jakinaraziko diete herritarrei inkesta estatistika eragiketa ofizial baterako dela. Eraikinen edo etxebizitzen egoiliarrak izango dira ikertuko dituztenak. Hala ere, egoiliarrak aurkitzekoa ezinezkoa daenean, beste informatzaile batzuk ere onartuko dituzte.
Zuzenean jasoko dute informazioa, behar bezala identifikatutako inkestatzaileak galdera batzuk eginda. Oinarrizko informazioa da jasoko dutena: etxebizitzak edota lokalak okupaturik dauden edota horien egitura-ezaugarri batzuk. Inkesta gehienek 10 minutu iraungo dute.