Munduko txapelketan bi domina irabazi dituen Irati Osa piraguista omendu dute gaur

Baleike 2019ko urriaren 25a

Pasa den asteburuan Txinan jokatu zuten maratoi modalitateko Munduko piraguismo txapelketan brontzezko bi domina irabazi zituen Irati Osa piraguista omendu dute gaur, Kofradian egindako ekitaldian. 

Banakakoan, 23 urtez azpikoen mailan, eta binakakoan, maila absolutoan, Arantza Toledo Cuencako piraguistarekin bikotea osatuta, lortu ditu bi domina hauek Itxas Gaineko piraguista gazteak. Ametsak betetzen ari dela adierazi zuen Osak lehen domina irabazi ondoren, eta urrezkoa lortzeko borrokan jarraituko duela berretsi du gaur, Kofradian egindako harrera ekitaldian.

Bertan, eskerrak eman dizkie dominak irabazteko bidaia honetan lagundu dioten guztiei. Bi lore sorta jaso ditu Osak: bat, udalaren izenean, Maider Alberdik eman diona, eta bestea, hunkituko zuena, bere klubaren izenekoa eta aita Xabier Osa piraguista handiak eman diona. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide