Olatuen ikuskizuna Amelie ekaitzaren eraginez

Baleike 2019ko azaroaren 3a

Amelie ekaitzak Zumaia ere astindu du gau partean. Kaleak zuhaitzen adar txikiez eta hostoez jantzita esnatu dira. Ikuskizun ederrena, baina, itsasoan izan da. 

Ekaitzak itsasoa harrotu du, eta olatuek behin eta berriz kolpatu dute kostaldea, argazki hauetan ikus daitekeen bezala. Santiago hondartzako egurrezko pasarela ere eraman du itsasoak. 

Argazkiak: Gonzalo Torre.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide