Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa bete egin da

Baleike

Kirol Patronatuak igandean korrituko den Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu du, baina plaza guztiak bete egin dira dagoeneko.

Autobusean izen eman dutenek goizeko 7:30ean hartu beharko dute autobusa, Txomin Agirre kaleko autobus geltokian. Itzulera, berriz, 14:00etan izango da, Illunbetik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide