[ZOZKETA] Errigorako saskien irabazleak

Baleike 2019ko aza. 9a, 09:02

Errigorak emandako hiru saski zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Naiara Anzizar Arregi (senarrak jaso du saskia), Unax Romatet Ibarguren eta Jokin Irigoien Landa izan dira. Zorionak. Eta adi egin, datorren astean zozketa gehiago izango dira eta. 

Tokiko produktuak merkaturatzeaz gain, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza bultzatzeko sortu zen Errigora, duela sei urte. Auzolana da kanpaina posible egiten duen ezinbesteko osagaia: Euskal Herrian kanpainaren berri eman eta eskaerak jasotzen ari dira ehunka lagun, borondatez. Urteotan 1.000.000 euro bideratu dituzte dagoeneko Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskara hauspotzen duten askotariko proiektuei. Aurtengoan, saskiak eratzeko auzolan erraldoia Ablitasen egingo da, azaroaren 9an. 

Badira hainbat berrikuntza aurtengo kanpainan. Orain arte bi saski jarri dituzte aukeran; oraingoan, hiru saskiren artean aukeratu ahal izango dute herritarrek. Bestetik, ohiko salmenta puntuez gain, saskiaren eskaera online egin ahal izango da errigora.eus atarian. Diru ekarpenaren zati bat Agerraldia ekimenera bideratuko da, zonaldeko AEK, Ikastolen Elkartea eta Sortzen eragileetaz gain. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide