Bukatu dute 'Hil kanpaiak' pelikulako errodajea

Baleike 2019ko azaroaren 9a

Irailaren amaieran Zumaian izan ziren Hil kanpaiak pelikularako irudiak grabatzen. Errodajea amaitu dute dagoeneko. 

Imanol Rayo zuzendariaren bigarren film luzea da Hil kanpaiak, 2011n estreinatu zuen Bi anairen ondoren. Pelikularen errodajea irailaren amaieran heldu zen Zumaiara. Konkretuki, hilerrian izan ziren pelikularako eszena batzuk grabatzen. Itziar Ituño, Yon Gonzalez, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga zumaiarra dira, hurrenez hurren, pelikulako aktoreak. 

Behin errodajea amaituta, muntaketa eta postprodukzio lanei ekingo diete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide