2020ko aurrekontuen berri eman dute Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek azken egunotan. Rafaela Romero buru duen Mugikortasun Sailak 64,1 milioi euroko aurrekontua izango du, eta, atzo egindako prentsaurrekoan iragarri zuenez, 6,5 milioi euro bideratuko ditu bidegorri sarea osatzeko.
Diru kopuru hori hiru proiektuetara bideratu dituela iragarri zuen: Txikierdi II, Eibar-Maltzaga eta Arroa eta Narrondo arteko Urolako bidegorria.
Urola bailarako bizilagunen eskakizunen artean dago Urolako bidegorri sarea osatzea. Orain hiru aste martxa jendetsua egin zen Zumaiatik eta Zestoatik aterata.