Zabaldu dute kostako errepidea arratsaldean itxita egon ondoren

Baleike 2019ko azaroaren 12a

[EGUNERATUTA] Iluntzean zabaldu dute berriro N634 errepidea Zumaia eta Getaria artean. Kostako errepidea eguerdian itxi dute itsasoaren egoeragatik. Lau metroko olatuak espero dira kostaldeak, eta arriskuak ekiditeko hartu dute neurri hau. 

Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak euskal kostaldean. Lau metroko olatuak espero dira kostaldean, itsasaldeko arriskua dela-eta, 00:00ak arte egongo da indarrean alerta hau. Arratsaldean itxita egon ondoren, iluntzean zabaldu dute berriro bidea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide