Larunbat arratsaldean ezin izango da kiroldegiko igerilekua erabili

Baleike

Azaroaren 16an, larunbata, igeriketa proba bat jokatuko da Lubaki kiroldegian. Hori dela eta, igerilekua herritarrentzat itxiko dute arratsaldean. 

Lehenbizikoz, LED ligako 1. jardunaldia jokatuko da larunbatean, azaroaren 16an, Lubaki kiroldegian. Hori dela eta, igerilekua ez da erabilgarri egongo 15:30etik 20:00etara. Udaletik jakinarazi dutenez, gainontzeko instalazioak (hidromasajea, gimnasioa, padeleko kantxa...) ohi bezala zabalduko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide