Saneamendu lanek jarraitzen dute Basadi auzategian

Baleike 2019ko azaroaren 13a

Hondeamakinak lanean ari dira egunotan Basadi auzoan. Saneamendu lan hauen bidez ur araztegira ur zikinak eramaten dituen hodi bat konpondu nahi dute.

Basadi auzo azpitik doan hodietako bat hondatuta dago, Hodi horretan ur gazia sartzen zen, eta araztegira heltzean haren funtzionamendua kaltetzen zuen. Kalte horiek ekiditeko araztegiko langileek hodia itxi zuten bere momentuan.

Lan hauekin hodiaren estaldura konponduko dute, eta, modu horretan, behin lanak amaituta, ur zikinak berriro araztegira bideratuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide