Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxi dute, luiziagatik

Baleike 2019ko azaroaren 16a

Luizia egon da N-634 errepideko 25. kilometroan, Getaria parean. Ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxi dute bi noranzkoetan.

Aste honetan hainbat bider itxi behar izan dute kostako errepidearen zatiren bat euriteek eraginda.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide