Zumaiarrek ere pentsio duinak aldarrikatu dituzte Donostiako kaleetan

Baleike 2019ko azaroaren 17a

Atzo, larunbata, Gipuzkoa mailako manifestazioa egin zen Donostian pentsio duinak aldarrikatzeko. Bertan izan ziren herriko jubilatu eta pentsionista talde bat, baita herriko hainbat gazte ere.

Zumaiako jubilatu eta pentsionistek eta herriko hainbat gaztek bat egin zuten atzo, larunbata, Donostian pentsio duinen alde egin zen manifestazioarekin.

Zumaiarrek BALEIKEri azaldu diotenez, "manifestazio indartsua izan zen, epe motzera egingo ditugun beste mobilizazioen abiapuntu modura, eta aldarrikapenen xedea garbia da: oraingo eta etorkizuneko pentsio duinen sistema publikoa legez bermatzea".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide