Urratsez urrats berdintasunerantz lelo hartuta, indarkeria matxistaren aurkako jarduera egingo dute bihar GKNko langileek. Zapata gorriak jantzirik emango dute aurtengo gogoeta: "Asko dira, gehiegi, berriz ere oinez egingo ez duten zapatak, baina zapata horiek dira, emakume horiek dira, berdintasunaren alde borrokatzera bultzatzen gaituztenak, behartzen gaituztenak". Indarkeria matxistak hildako emakumeak irudikatuko dituzte bihar, larunbata, 11:30ean Aitzuriko frontoi parean. Hausnarketa eta memoria gune bat sortu nahi dute ekintzaren bitartez, zapatak gorriz margotu bitartean. Tailerrean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, "bidea elkarrekin egiteko".