San Pedro eta Luberri abesbatzek emanaldi berezia eskaini zuten atzo Komentuan

Baleike 2019ko azaroaren 24a

Donostiako Antigua auzoko Luberri eta Zumaiako San Pedro abesbatzek bat egin dute musikaren eta musikazaleen eguna ospatzeko. 

Atzo, larunbata, San Pedro eta Luberri abesbatzen kontzertua izan zen Komentuan. Xixiliren aitzakian eskaini zuten emanaldi berezia, eta musikazale ugari batu zen Komentuan. 

Gaur amaituko dira Xixili Egunarekin lotutako ekitaldiak. Udal txistulari bandak kalejira egingo du; ondoren, 12:30ean, Itziarko parrokian izango dira Beheko Plaza abesbatzako kideak, meza nagusian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide