Zumaiakoko eta L'Escalako beteranoak bederatzigarren urtez neurtu dira Aita Marin

Baleike 2019ko azaroaren 25a

Zumaiakoko beteranoek eta L'Escala herriko (Girona) futbolari beteranoek partida jokatu dute asteburu honetan Aita Mari zelaian. 

Bi talde hauek Zumaiako futbol zelaian neurtzen diren bederatzigarren urtea izan da aurtengoa, agerian utziz bi talde hauen artean dagoen elkartasuna. Gorriek irabazi zuten partida, 4-1 emaitzarekin, baina halakoetan emaitzak ez du garrantzia handirik izaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide