Bigarren saria lortu du Maria Martinezek Donostia Buskers jaialdian

Baleike 2019ko abenduaren 6a

Donostia Buskers jaialdiaren bigarren edizioko finala jokatu zen atzo, Donostian, Gabonetako Azokan. Bost finalisten artean zumaiar bat zegoen, Maria Martinez gaztea, hain zuzen ere. 

Urumea pasealekuan kokatutako Gabonetako Azokan egin zen atzo arratsaldean II. Donostia Buskers Festivaleko finala. Maria Martinez zumaiarrak bigarren saria lortu du jaialdi honetan. 800 euroko saria jaso du Martinezek.

Argazkiak: Jon Urbieta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide