Espainiako mushing txapelketan hartu dute parte Zumaiako kirolariek

Baleike

Espainiako lurreko mushing txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan Boborás herrian (Ourense, Galizia). Zumaiako kirolariak izan dira bertan.

Emaitzarik onena Jurgi Etxabe Albarez juniorrak lortu du, txakurkrosean. Proba irabazi du zumaiar gazteak. Anaia Kimetzek ez du zorte handirik izan. Sei txakurrek tiratako karroan hartu du parte. Karroak matxura izan, eta zazpigarren postuarekin konformatu behar izan du zumaiarrak.

Lau txakurrek tiratatako karroaren kategorian, Pedro Etxeberria Urbieta laugarren izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide