Pabellón 6 Gazte Konpainiak Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlana ekarriko du Zumaiara abenduaren 13an. Gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten duen antzezlana da. 22:00etan izango da Aita Marin, eta sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.