Kostako errepidea itxita dago ekaitza baretu arte

Baleike 2019ko abenduaren 13a

Iragarritako ekaitza gogor astintzen ari da euskal kostaldea. Goizaldean haize bolada bortitzak izan dira, eta itsasoa ere harrotu du. Zazpi eta zortzi metroko olatuak espero dira ostiral honetan.

Itsasbazterreko arrisku mailagatik, N-634 kostako errepidea itxi egin dute goizaldean Zumaia eta Getaria artean. Trafiko zuzendaritzak adierazi duenez, hala mantenduko da denboralea baretu arte. 

Bitartean Meagasetik egin daitezke bi herrien arteko joan-etorriak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide