Dena eman dute 'Queen' musika eta dantza ikuskizuneko partaideek

Baleike

Aitzuri frontoia beteta zela eskaini dute ikuskizuna Astindu dantza taldekoek, San Pedro Abesbatzakoek eta Dardara musika kolektibokoek larunbat iluntzean.

Queen rock talde ezagunaren abestiak oinarri hartuta, musika eta dantza ikuskizuna eskaini zuten atzo, larunbata,  Astindu dantza taldekoek. Haiei batu zitzaizkien Dardara musika kolektiboa, zuzenean jotzeko britainiarren abestiak, eta San Pedro Abesbatza, beren ahotsekin ikuskizuna indartuz.

Herritar asko elkartu zen oholtzaren gainean, dantzariak beraiek 50 inguru baitziren. Baina erantzuna ere handia izan zen, ehunka herritar zegoelako harmailetan.

Emanaldi biziak utzi zituen irudi politenak bildu ditugu hemen.

Argazkilaria: Arnaitz Rubio Aprea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide