'Gabonetako izar goibela' antzezlana aurkeztu dute katekesiko haurrek, komentuan

Baleike 2019ko abenduaren 16a

Gabonetako izar goibela antzezlana aurkeztu zuten parrokiko katekesiko haurrek pasa den ostiralean San Jose komentuan. Antzezlana ez ezik, gabon kantuak abestu eta opariak zozkatu zituzten bertan ziren familien artean.

San Pedro Parrokiak eskerrak eman dizkie "arratsalde hau gozatzera hurbildu ziren familia eta herritar guztiei. Modu berezian Zumaiako Udalari, antzezlana karmeldarren komentuan aurkezteko aukera emateagatik. Eta batez ere katekesiko haurrei, egindako lan bikainagatik".

Abenduko hiru meza ETBn

Zumaiako San Pedro parrokiko hiru elizkizun emango ditu ETBk. Parrokian abenduan emango diren hiru meza izango dira:

  • Abenduaren 21ekoa, larunbata, 19:00etan, Beheko plaza abesbatzarekin (igandean ikusiko da, 10:00etan).
  • Abenduaren 25ekoa, asteazkena11:00etan, San Pedro abesbatzarekin (zuzenean emango du ETBk).
  • Abenduaren 28koa, larunbata, 19:00etan katekesiko haur eta familiekin (igandean 10:00etan ikusiko da). 28ko mezaren ondoren merienda izango da haur, familia eta eliztarrentzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide