Ludotekak Txuri Urdin izotz jauregira egingo duen irteerarako lekua dago oraindik

Baleike 2019ko abenduaren 16a

Urteroko legez, eta Gabon garaiarekin lotuta, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira Ludotekako haurrak. Ludotekatik adierazi dutenez, oraindik badago izenak emateko aukera irteera horietako batean.

Irteera hauetan Ludotekako bazkideek izaten dute lehentasuna. Lekuak libre geratzen badira, interesa duen beste edonori zabaltzen diote aukera. Aurten LH 1-3ko haurrekin egingo duten irteerarako lekuak bete dira; LH 4-6 bitarteko haurren irteeran, ordea, tokia dago oraindik, eta izen-emate epea luzatu egin dute abenduaren 19ra arte.

Irteera abenduaren 26an egingo da, 9:30-17:30 ordutegian. Izenak Ludotekan eman daitezke, abenduaren 19ra arte. Prezioa 8 euro izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide