Emakumeen prestakuntzarako lehen entrenamendu saioa egin dute

Baleike 2019ko abenduaren 16a

Emakumeen prestakuntzako saioekin hasi da dagoeneko Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Datozen hilabetetan egingo diren bost entrenamendu saioetatik lehena egin zuten igande honetan. 

Lehen entrenamendu saio honetan 44 emakumek eta 32 gizonezkok hartu dute parte. Aurreko edizioko kopuruekin alderatuta igoera izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Oihana Kortazar eta Oier Ariznabarreta etorri ziren entrenamenduan laguntzera, azken traileko irabazleak.

Hurrengo entrenamendu saioa urtarrilaren 12an izango da. Goizeko 08:00etan abiatuko dira itsas kiroldegitik. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Otsailaren 2an, martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira beste saioak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide