Harralde garaile Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2019ko abenduaren 16a

Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua irabazi du.

Abenduaren 9tik 15rako astean Harralde izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua eskuratuko du. 

Aste honetan, abenduaren 16tik 22ra puntuaziorik altuena eskuratzen duenak Onura fisioterapia zentroak emandako lagun batentzako fisioterapia saioa izango du opari. Abenduaren 23an, astelehena, emango dugu irabazlearen berri. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide