Lau Nazio txapelketa jokatuko du Kauldi Odriozolak, Espainiako selekzioarekin

Baleike 2019ko abenduaren 17a

Txapelketan arituko diren Bidasoako hiru jokalariak. Argazkia: CD Bidasoa

Bidasoako jokalari zumaiarra deitu du Jordi Ribera hautatzaileak abendu amaieran Polonian jokatuko den txapelketan parte hartzeko. 

Odriozolarekin batera, Bidasoako beste bi jokalari ere deitu ditu hautatzaileak: Xoán Ledo atezaina eta Jon Azkue oriotarra. Krakoviatik hurbil dagoen Tarnów herrian jokatuko da txapelketa hau, eta Poloniak, Bielorrusiak, Arabiar Emirerri Batuek eta Espainiako selekzioak hartuko dute parte.

Txapelketa abenduaren 27an, 28an eta 29an jokatuko da. Lehen jardunaldian Polonia izango du aurkari Espainiak, Bielorrusia bigarrengoan, eta azken egunean Arabiar Emirerri Batuak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide