Jendaurreko entsegu orokorra egingo du Gabon Koruak ostegunean

Baleike

Argazkia: Peio Romatet

Gabon Gau arratsaldean aterako da Gabon Korua Zumaiako kaleak abestiz betetzera. Pasa den astean hasi zituzten entseguak, eta jende kopuru polita inguratu dela adierazi du Agustin Zubimendi koroko zuzendariak. 

Zuzendariaren esanetan, 100 bat lagun ari da inguratzen entseguetara, hauetatik asko aurrez koroan aritutakoak. Izan ere, 75. urteurrena biziko du aurten Gabon Koruak. 

Azken entsegua ostegunean egingo dute, eta ohikoa den bezala, jendaurrean izango da, komentuan. 21:00etan hasiko da eta ateak zabalik izango dira entsegua jarraitzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide