'35 huts' antzezlana aurkeztuko du Esti Curielek, gaur, Aita Marin

Baleike 2019ko abenduaren 20a

Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Esti Curiel aktore zumaiarrak 35 huts antzezlana aurkeztuko du gaur Aita Mari aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin. 

35 urterekin, bere familiaren oinordetza tragiko baten ondorioz, gure protagonista, bidegurutze erraldoi baten aurrean dago. Rancherak, tequila, eta madarikazioen artehunak askatzen saiatuko da umorez eta poesiaz osaturiko antzezlan honetan.

Eszenan Esti Curiel, zuzendaritzan Miren Gojenola eta testua idazten Aitziber Garmendia. Hiru emakume hauek, familien oinordetza emozionalak, amatasuna eta heriotza bezelako gai sakonetan umoretik murgiltzeko elkartu dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide