Zerbitzu gehigarri batzuk kenduko ditu Lurraldebusek Gabonetan

Baleike 2019ko abenduaren 23a

Gabon jaiak direla eta, autobidetik joaten den Donostia-Zumaia autobus lineako zerbitzu gehigarriak kenduko ditu Lurraldebusek. 

Neurri hau gaurtik urtarrilaren 6ra arte izango da indarrean, bi datak barne. Ordutegi hauetako zerbitzuak kenduko ditu:

  • 13:00 UK10 Donostia-Zumaia (AP8tik) 
  • 14:00 UK10 Donostia-Zumaia (AP8tik) 
  • 15:00 UK10 Donostia-Zumaia (AP8tik) 
  • 18:00 UK10 Donostia-Zumaia (AP8tik) 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide